Indarkeriaren, torturaren eta Giza Eskubideen urraketen biktimentzako laguntza mediko eta psiko-soziala
ATZO ETA GAURKO TORTURAREN BIKTIMEN LEHEN TOPAKETAK
Partekatzeko, sentiberatzeko eta aurrea hartzeko gune bat

 

Indarkeria antolatuetatik, tortura da bortitz eta latzenetako bat. Tortura erabiliz, pertsona talde bat saiatzen da beste talde baten izaeraren eta jokabidearen gaineko informazioa biltzen, baina ez hori bakarrik: duintasuna kentzen ere saiatzen da, duintasuna baita talde bateko kideen gizatasunaren euskarria. Lazgarriena ez da tortura erabiltzea: lazgarriena da torturarekin batean beti izaten direla diskurtso mistifikatzaileak, hura zilegitzat jotzeko, hutsaltzat hartzeko edo ezkutatzeko.
Atzo eta gaurko torturaren biktimen lehen topaketak, lehenik eta behin, beste herrietako erbesteratuentzat, hemengoentzat eta Espainiako Estatuan bizi direnentzat dira, eta helburua da plaza bat eskaintzea haien testigantzaren berri jakiteko, torturatuen euste eta erresilientzia moduak lantzeko, ahaideen mina eta sufrikarioa aztertzeko, genero indarkeria eta torturan duen isla ulertzeko, torturaren kontaketa terapia tresna gisa jorratzeko eta abar. Bigarrenik, osasun arloko eta biktimak laguntzeko profesionalentzat, legelarientzat eta giza eskubideen aldeko taldeetako kideentzat ere badira topaketok.
Kontua da biktimei ahotsa ematea, gune babestu batean, baina haien testigantzak sensazionalismorik gabe har daitezen; kontua da herritarrak sentiberatzea, profesionalak eta elkarteetako kideak trebatuz eta informazioa emanez, gizartean ezagunak izan daitezen biktimen sufrikarioa eta bizirik irauteko erak; kontua da salatzea oraindik ere torturatu egiten dutela munduko herri askotan, Espainiako Estatuan modu sistematikoan torturatu zela gerra zibilean eta gaur egun ere torturatzen segitzen dutela.
Laguntzaileak: Amnesty International, Tamaia (familiako indarkeriaren kontrako emakumeen elkartea), Tortura Deuseztatzearen aldeko Kristauen Ekintza taldea, Torturaren Kontrako Oroimena, Txileko Herri Organizazioak Laguntzeko Elkartea eta Txileren Aldeko Emakumeak.


EXILen babesle dira:

 
  ATZO ETA GAURKO TORTURAREN BIKTIMEN LEHEN TOPAKETAKATZO ETA GAURKO TORTURAREN BIKTIMEN LEHEN TOPAKETAK
  2005eko urriaren 7a, ostirala, eta urriaren 8a, larunbata
Seminari Salesià Martí Codolar
Cardenal Vidal i Barraquer etorbidea, 1 – Bartzelona

“Bizitza bat erdi bi egina”
H.L.V., Uruguai


Informazioa eta izen ematea

EXIL elkartea
Avgda. República Argentina, 6 - 4º2ª
08023 Barcelona (0034) 93 2385760
exilspain@pangea.org
www.centroexil.org


Urriaren 7a, ostirala

09:15-09:45
Parte-hartzaileen harrera

09:45-10:15
Ongietorriko mintzaldiak
Pilar Vallugera, Emakumeen eta Eskubide Zibilen arloko zinegotzia
Jorge Barudy, psikiatra eta EXILeko zuzendaria

10:15-11:15
“Tortura munduan: biktimen oinazea eta agintarien erantzukizuna” Esteban Beltran, Espainiako Amnesty Internationaleko zuzendaria

11:15-12:15
“Pertsonaren Eskubideen urraketei aurrea hartzea. Zein da osasun arloko profesionalen eginkizuna?” Gisela Perren, psikiatra

12:15-12:45
Kafe-atsedenaldia (biolin kontzertua, Lariza Shalomyk emana)

12:45-13:45
“Torturaren biktima izaniko neska-mutikoak” Ana Cortez Salas, Adingabetan Presoaldi Politikoaren eta Torturaren Biktima Izanikoen Elkartea, Txilekoa

14:00-16:00
Bazkaria

16:30-19:30
Partze hartzeko guneak: testigantzen tailerrak (bat aukeratzeko)
—“Torturaren zauriak eta orbainak: gurasoen oinazeak, seme-alaben bizipenak” Patricia Jiron, EXILeko psikologoa

—“Genero indarkeria: tortura mota bat?” Tamaia

—“Generoaren isla torturaren praktikan” Dones per Dones

—“Tortura jasan bitartean eusteko estrategiak, eta gero nork bere burua leheneratzeko erresilientzia ereduak” Jorge Barudy

—“Arte adierazpidea: esperientzia formalizatzeko bitarteko bat” Arturo Solari, arte terapeuta

20:30-24:00
Afaria, eta kultur ekitaldi ludikoa

 


Urriaren 8a, larunbata

08:30-09:30
Gosaria

09:45-11:15
“Banakoei, familiei eta gizarteari torturak eraginiko sufrikario eta kalteak, eta biktimek eusteko dituzten erresilientzia indarrak” Jorge Barudy, psikiatra eta EXILeko zuzendaria

11:15-11:45
Kafe-atsedenaldia

11:45-14:00
Mahai-ingurua: “Torturaren min ikusgarria eta min ikusezina: gogoetak eta lekukotasunak”
—Ramon Pique (Torturaren Kontrako Oroimena elkartea)
—Fernando Mendiola (gerra zibilean aditua eta historialaria)
—Martxelo Otamendi (‘Euskaldunon Egunkaria’-ko zuzendaria)
—Ana Cortez Salas (Adingabetan Presoaldi Politikoaren eta Torturaren Biktima Izanikoen Elkartea, Txilekoa)

Moderatzailea: Emili Chalaux (Tortura Deuseztatzearen aldeko Kristauen Ekintzako presidentea)
Galderak eta eztabaida

14:00-16:00
Bazkaria

16:00-19:00
Partze hartzeko guneak: testigantzen tailerrak (bat aukeratzeko)
—“Torturaren zauriak eta orbainak: gurasoen oinazeak, seme-alaben bizipenak” Patricia Jiron, EXILeko psikologoa

—“Genero indarkeria: tortura mota bat?” Tamaia

—“Generoaren isla torturaren praktikan” Dones per Dones

—“Tortura jasan bitartean eusteko estrategiak, eta gero nor bere burua leheneratzeko erresilientzia ereduak” Jorge Barudy

—“Arte adierazpidea: esperientzia formalizatzeko bitarteko bat” Arturo Solari, arte terapeuta

19:00
Topaketak amaitzeko ekitaldia